Gasolina-, PGL- edo GNK-ibilgailuei dagozkien aukeren katalogo zabala dugu Arrizabalen. Iraunkortasuna, bermea eta zerbitzu ona funtsezkoak dira gasezko gure ibilgailuetan; hainbat bertsiotan daude eskuragarri, bolumen-beharren arabera. 1.000 eta 1.200 kg-ko karga erabilgarria duten ibilgailuak ditugu, 82 eta 100 ZPkoak, hurrenez hurren.
Kontsultatu eskaintzen ditugun karrozatu motak. Furgoiak eta kamionetak ditugu, kutxa finkoarekin, baskulatzailearekin edo plataformarekin. Karrozatu motaz gain, gasolina motorra soilik duten ibilgailuak edo PGL edo GNK bidez bi moduko motorra dutenak jartzen ditugu zure eskura.
PGL autogas ibilgailuak eskaintzen ditugu, bai alokairuan, bai salmentan. Betiere, salmenta osteko laguntza teknikoko zerbitzua bermatuta. Finantziazioa behar baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar, zure beharrak asetzeko ahalik eta modurik egokiena aurkitzen lagunduko dizugu.