logo

 

Legezko Oharra Helburua.

 

Legezko oharra, Arrizabal Elkartea S.L.

 

Helburua

Arrizabal Elkarteak, webgunearen arduraduna, erabiltzaileen esku jartzen du dokumentu hau. Alde batetik, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen 34/2002 Legeak ezartzen dituen obligazioak betetzeko eta bestalde, webguneko erabiltzaile guztiei webgunea erabiltzeko baldintzak zeintzuk diren jakinarazteko.

Webgune hau erabiltzen duenak badaki erabiltze hutsarekin onartu egiten dituela erabilera-baldintzak eta konpromisoa hartzen du, webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak legearen kontrako jarduerak egiteko ez erabiltzeko eta momentu oro erabilera-baldintzak errespetatzeko. Arrizabal Elkarteak, webgunerako sarbidea eten ahal izango du, legearen, fede onaren edo baldintza hauen aurkako erabilera antzematen badu.

Arrizabal Elkarteak, webgunean ager litekeen edozein informazio-mota aldatzeko eskubidea dauka, aurrez jakinarazteko edo aipaturiko betebeharrak erabiltzaileen esku jartzeko betebeharrik izan gabe. Webgunean argitaratzearekin nahiko dela ulertzen dugu.


Arrizabal Elkartea SLren inguruan

Webgunearen ardura duen Arrizabal Elkarteak, erabiltzaileei bere datuak eskaintzen dizkie erabiltzailearen konfiantza hobetu eta hauekiko harremanak hobetzeko helburuarekin.

ARRIZABAL ELKARTEA, S.L.
Olaso industrialdea
Olasope kalea, 14. ELGOIBAR (20870)
IFK: B20522678
Telefonoa: 943 74 08 66
Faxa: 943 74 25 90
e-posta: HYPERLINK "mailto:arrizabal@arrizbal.com" arrizabal@arrizbal.com
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta
HYPERLINK "http://www.arrizabal.com" www.arrizabal.com

 

IP Helbideak
Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dute erabiltzailearen IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbide bat, ordenagailu bat internetera konektatzen denean automatikoki esleitzen den zenbaki bat da. Informazio guzti hau behar bezala inskribatuta dagoen zerbitzariaren aktibitate-fitxategi baten erregistratzen da. Horrela, datuak prozesatzeko aukera egoten da, neurketa estatistikoak lortzeko helburuarekin; zenbat orrialde inprimatu diren, webguneko zerbitzuetan dauden bisita kopurua, bisita hauen ordena, nondik sartu diren, eta abar.

 

Segurtasuna
Arrizabal Elkarteak izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu.

Webguneak orokorrean industrian onartutako informazioaren segurtasun teknikak darabiltza, firewalls, sarbide-kontroleko eta mekanismo kriptografikoetako prozedurak bezalakoak, baimendu gabeko datuetarako sarbidea saihesteko asmoz. Helburu hauek lortzeko, erabiltzaileak/bezeroak, Arrizabal Elkarteak datuak lortzea onartzen du, sarbide-kontrolen autentifikazio egokia bermatzeko.


Erantzukizuna

Arrizabal Elkartea, webgunean argitaratutako informaziotik datorren edozein erantzukizun-motatatik salbuesten da, baldin eta informazio hau manipulatu bada edo hirugarrengo batek sartutakoa bada (adibidez, foroak, chat-ak, blogak, iruzkinak, eta abar). Hala ere, eta LSSI-CE legean jartzen duenaren arabera, Arrizabalek erabiltzaile guztien, autoritatearen eta segurtasun indarren esku jartzen du, legeria nazionalean, internazionalean, hirugarrengoen eskubide edo moraletan eta ordena publikoan ondorioak izan ditzaketen eduki guztiak, behar izanez gero blokeatu edota kentzeko.

Erabiltzaileak webgunean edukiren bat minbera izan daitekeela uste badu, webgunearen kudeatzaileari berehala jakinaraztea arren eskatzen diogu. Webgune honek egoki funtzionatu dezan, berrikusi eta probatu egin dugu. Printzipioz, urteko 365 egunetan, 24 orduz bermatu daiteke funtzionamendu egokia. Hala ere, Arrizabal Elkarteak ez du baztertzen, programazio arazoak egon daitezkeenik edo ezinbesteko arrazoiak gerta daitezkeenik, hondamendi naturalak, grebak edo webgunera sartzea ezinezko egiten duten antzeko egoerarik.


Jabetza intelektual eta industriala

Webgunearen eduki guztiak, kontrakoa esaten ez den bitartean, Arrizabal Elkartearenak dira, baita programazioaren, edizioaren, diseinuen, logotipoen, testuen edota irudien gainekoa ere. Erabiltzaileek webgunerako sarbidea izateak ez du inolaz ere suposatzen webguneko edukien gaineko jabetza-eskubidea dutenik. Webguneko eduki guztiak, behar bezala jabetza intelektual eta industrialaren gaineko araudiagatik babestuta daude eta erregistro publiko egokietan inskribatuta daude. Helburua edozein izanda ere, edukiak erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko Arrizabal Elkartearen aldetik idatziko baimena behar da. Aldez aurretik baimendu gabeko erabilerarik ematen bada, Arrizabalek jabetza industrialaren eskubideak urratzen direla ulertuko du. Arrizabal Elkartearenak ez diren baina webgunean ager daitezkeen diseinu, logotipo, testu edota grafikoak, nor bere jabeenak dira eta berauek dira, sor daitekeen eztabaiden erantzule. Arrizabal Elkarteak, jabetza industrial eta intelektualaren gaineko eskubideak aitortzen dizkie bere titularrei, nahiz eta honek ez duen esan nahi Arrizabalek hauen gaineko erantzukizunik duenik edo babesten dituenik.
Jabetza intelektual edo industrialaren gaineko edo web guneko edukien gaineko eskubideak urratzen direla uste baduzu, helbide honetan iruzkinak egiteko aukera daukazu: HYPERLINK "mailto:arrizabal@arrizabal.com" arrizabal@arrizabal.com


Cookien erabilera

Webguneak cookiak erabili ditzake (erabiltzailearen jarduerak nabigazio-denboran zehar erregistratzeko helburuarekin, zerbitzariak web orrira sartzen den erabiltzailearen ordenagailura bidaltzen dituen informazio-artxibo txikiak dira) funtzionamendu zuzenerako eta lekua bistaratzerako ezinbestekotzat jotzen diren funtzio jakin batzuk betetzeko.

Webgunean erabiltzen diren cookiak, izatekotan, denbora jakin bat irauten dute eta hauen helburua geroagoko transmisioa eraginkorragoa izatea da eta erabiltzaileak saioa bukatzean desagertzen dira. Cookiak ez dira izaera pertsonaleko datuak jasotzeko inolaz ere erabiliko.

Erabiltzaileak, bere nabigatzailea konfiguratuz, cookiak jasotzen dituenean abisua jasotzeko eta hauek bere ekipoan ez instalatzeko aukera du. Mesedez, informazio hau osatzeko zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburua kontsultatu.

Cookien bidez, webgunea dagoen zerbitzariak, erabiltzailearen nabigatzailea antzeman dezake, nabigazioa errazagoa izateko. Horrela, adibidez, aldez aurretik erregistratutako erabiltzaileek zerbitzu, promozio edo beraiei bakarrik zuzendutako lehiaketetarako sarbidea izango lukete, bisita bakoitzean erregistratu beharrik izan gabe. Audientzia eta zirkulazio-parametroak neurtzeko, garapena kontrolatzeko eta sarrera edo bisita kopurua neurtzeko ere erabiltzen dira.


Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Sor daitezkeen eztabaidak, webgune honekin erlazionatutako gaiak edo webgunean garatzen diren jardueren gainean erabakiak hartzeko, Espainiako legeria aplikatuko da.

Dokumentu honetako klausularen bat deuseztatzen bada, gainontzeko klausulak indarrean egoten jarraituko dute eta bi aldeen borondatea eta baldintzen helburua kontuan hartuta interpretatuko dira. Arrizabal Elkarteak, dokumentu honetan aitortzen zaizkion eskubideak ez gauzatzeko aukera du. Honek ez du esan nahi, baldintza hauei uko egiten dienik, baldin eta espresuki ahala aitortzen ez badu.